aselaskatu.org plataforma



Egilea: Joseba MartosData: 03. 01. 2010Kategoriak: Albisteak, Aldarrikapenak, Nabarmendutakoak

Beste behin ere, zoritxarrez, web plataforma berri bat sortu beharra izan dugu. Aurrerago gurearrantzaleaskaskatu.org eta egunkarialibre.org guneekin egin dugun moduan. Kasu honetan, Asel Luzarraga lagunaren atxiloketa eta espetxeratzearen kontrako plataforma sortu dugu. aselaskatu.org plataformaren webgunean aurkitu daiteke beharrezko informazio guztia.

Asel 2009ko abenduaren 31an atxilotu zuten Txilen, La Araucanía eskualde txiletarraren justizia idazkaritzan lehergailua jarri zuela leporatuz. Bere etxea miatu zuten eta lehergailuak egiteko erabiltzen diren desmuntaturiko su-itzalgailua, bolbora eta metxa aurkitu zuela dio poliziak. Horretaz gain atxilotu ostean 5 eguneko aurrezarririko espetxealdia jarri zioten. Momentu honetan Temuco-ko espetxean dago aurrezarririko espetxealdia noiz bukatuko zain. Oraindik ez dakigu zer gertatuko den orduan.

Jende asko gara akusazio eta espetxeratze horren kontra gaudenak, eta gure oihua ozen entzun dadin, hurrengo kontzentrazioak burutuko ditugu:

  • 2010/01/04 – Leioako Txiletar Kontsulatuan, goizeko 11:30etan.
  • 2010/01/05 – Bermeoko Ertzilla dorrean, arratsaldeko 19:00etan.

Mobilizazioetan parte hartzeko gonbidapena zabaltzen dizuet guztioi.

Informazio gehiagorako: http://aselaskatu.org/

-->

Ez dago iruzkinik momentuz. Izan zaitez sarrera iruzkintzen duen lehena.

Iruzkindu

Lortu Gravatar-a

Proiektuak

Flickr

DrupalCampeko agur-saioaDrupalCampeko agur-saioaDrupalCampeko agur-saioaDrupalCampeko agur-saioaDrupalCampeko agur-saioaDrupalCampeko agur-saioa