Kaixo mundua!



Egilea: Joseba MartosData: 23. 03. 2009Kategoriak: Albisteak

Haur jaioberriaren lehendabiziko hotsa negarra izan ohi da, programazio ikasle batek sortutako software jaioberriarena berriz, Kaixo mundua!, ingeleseko Hello world! ohitura jarraituz. Blog honek WordPress sistema erabiltzen du bere edukiak kudeatzeko, eta instalazio guztietan lehenetsirik dakar adibidezko sarrera bat, Kaixo mundua! izenekoa. Blog berri baten jaiotza denez, Kaixo mundua! izeneko sarrera hau utziko dut blogaren lehendabiziko sarrera bezala.

Ta zer du blog honek munduari eskeintzeko? Elkartekide batek munduari buruz duen ikuspuntua baino ez, elkartekide orok, indibiduo garen heinean, badugu zeresanik hack.in#badakigu informatika elkartetik kanpo, eta gure blog hauek dira elkarteak horretarako eskeintzen dizkigun tresnak. Blog hauetan, gure bizipenak, ikerketak, sentimentuak… argitaratzen dira.

Ta besterik gabe, orain eta honela jaiotzen da blog hau, eta munduari oihukatzen dion lehendabiziko gauza ez da negarra, zera baizik:

KAIXO MUNDUA!

-->

Ez dago iruzkinik momentuz. Izan zaitez sarrera iruzkintzen duen lehena.

Iruzkindu

Lortu Gravatar-a

Proiektuak

Flickr

Asel Askatu sinbolo anarkistaAselen aldeko pankarta jartzenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko jaialdiaren kartelaren proiekzioa gasteizen