Txapelbeltz.net



Egilea: Joseba MartosData: 20. 01. 2010Kategoriak: Albisteak, Nabarmendutakoak

Ia urtebete egin du sarean nire blog pertsonalak, gabonetako oporrak aprobetxatuz, honen itxura hobetzea erabaki nuen, honetarako diseinu txantiloi berria erabiliz. Aldaketa hau aprobetxatuz, blogari izena jartzea otu zitzaidan, horretarako domeinu berria erosiz. Beraz, gune berri hau nire blog pertsonalaren eboluzioa da.

Zergaitik Txapelbeltz? Izen hau ideia batzuen sintesia da, informatika asko atsegin dut, batez ere sarearekin eta segurtasunarekin zerikusia duten kontuetan, sistemen segurtasuna urratu eta hauek legez kanpoko ekintzetarako guztiz hondatzen dituzten crackerrei orokorki Black Hat Hacker edo ta Kapela beltzdun hacker deitu ohi zaie, gustatu ala ez, segurtasun arloaren atal garrantzitsua dira kapela beltzak. Izen honetatik abiatzea pentsatu nuen, nahiz eta etikoki ezadostasun handiak izan eurekin. Bestalde, kapela beltza kontzeptua geure kulturan horren ohizkoa eta adierazgarria den txapelarekin batu nahi nuen, guztion ikurra izan delako urteetan zehar, bai jauntxoena zein baserritar edo arrantzale xumeena. Beraz, kapela beltza + txapela = txapelbeltz. Informatika, segurtasuna, hacktibismoa, politika… Herritar xume baten ikuspuntutik herriarentzat.

Zein da gune honen helburua? Lehendabizi, kontu ezberdinei buruz dudan iritzia erakustea eta ezagutza elkarbanatzea. Honetaz gain, sarean zehar sakabanatzen dudan informazioa zentralizatzeko puntu nagusia izatea. Baliteke norbaitentzat interesgarria den informazioa sareratzea, beraz, informazioa jartzen dudan gune ezberdinekiko estekak daude. Azkenik, nirekin kontaktuan jartzeko aukera emateko, elkar ezagutzeko, ekarpen ezberdinak elkarbanatzeko, garagardo batzuk hartzeko ;)

Ze gai jorratzen dira blog honetan? Blog pertsonala denez, edozein motatako gaiak jorratzen ditut, software askea, justizia soziala, hacktibismoa, politika, segurtasuna, musika, kultura, literatura… Ez dago gai nagusi edo finkorik, nahiz eta artikulu gehienak informatika eta hacktibismoari buruzkoak diren. Egunak joan ahala gai berriak jorratuko ditut seguraski, baina ez dut aurreikuspen finkorik.

Amaitzeko, blog honi esker etorkizunean ideia aurrerakoiak zabaltzea, jende berria ezagutzea eta proiektu berriak sortu edo hauetan parte hartzea espero dut, orain burura ez datozkidan beste asmo askoren artean.

Txapela buruan hackeatu mundua!
Informazioak aske izan nahi duelako

-->

2 iruzkin “Txapelbeltz.net” sarreran

  1. keopx says:

    Zorionak Txapelbeltz, izena gustatu zait ta guzti!!!

    Laister ikusiko gara!!!

Iruzkindu

Lortu Gravatar-a

Proiektuak

Flickr

Asel Askatu sinbolo anarkistaAselen aldeko pankarta jartzenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko jaialdiaren kartelaren proiekzioa gasteizen