egunkarialibre.info plataforma
Egilea: Joseba MartosData: 16. 12. 2009Kategoriak: Aldarrikapenak, Nabarmendutakoak
Egunkaria kasuaren epaiketa dela eta, auziperatuen defentsa sustatzeko internet bidezko egunkarialibre.org plataforma sortu dugu.
Alakrana atunontziaren bahiketa gertatu zenean gurearrantzaleakaskatu.org egin genuen moduan. Kasu honetan ez gara hack.in#badakigu elkarteko kideak bakarrik izan. Elkarteaz kanpoko jende ugariren laguntza jaso dugu. Irrati esatariak, kazetariak, argazkilariak, informatikariak…
Webgunea gaur bertan jarri dugu matxan, ta oraindik ez daude esperotako funtzio guztiak gaituta, baina martxan da jada. Funtzionaltasun erabilgarriak, beste batzuen artean, hauek izango dira:
- Twitter bidez #egunkaria eta #libre hashtag-ekin bidalitako mezuen jarraipena.
- Elkartasun mezuak auziperatuei
- Zuzeneko bideo streaming-a (manifestazioa eta beste ekimen interesgarri batzuk)
- Sortutako bideoak online ikustea eta deskargatzea
- Soinu grabazioak deskargatzea
- etab.
Parte har ezazu ekimen honetan! Eskaini zure laguntza bururatzen zaizun edozein ekintzarako, bidali zure proposamenak, iradokizunak… Horretarako, webgunean bertan Kontaktua izeneko atal bat daukazu.
Bukatzeko, gure elkartasuna adierazi nahi diet auziperatuei eta euren sendi eta lagunarteari.
Animo! Guztion indarrak batuz ez dago beldurrik!
Egunkaria aurrera! Egunkaria libre!
























Ez dago iruzkinik momentuz. Izan zaitez sarrera iruzkintzen duen lehena.