Gure Arrantzaleak Askatu plataforma
Egilea: Joseba MartosData: 11. 11. 2009Kategoriak: Aldarrikapenak, Nabarmendutakoak
Urriaren 2an, somaliako piratek Alakrana atunontzia bahitu zuten. Egunak aurrera jarraitzen zuten, inongo irtenbiderik lortu gabe. Azaroaren 3a heldu zen, eta egun honetan espainiar armadako Canarias ontziak, Alakranaren bahiketan parte hartu zuten pirata bi atxikotu zituen. Hau dela eta, azaroaren 5ean, piratek 3 marinel atera zituzten atunontzitik eta ultimatuma eman zioten espainiar gobernuari: “Espainiar gobernuak pirata hauek 48 ordutan askatu ezean, marinelak erahilko zituzten”.
Egoeraren gordintasuna ikusirik, bermeoko hack.in#badakigu informatika elkarteko kideok, lanean hastea erabaki genuen. Mundu guztiaren begietan, bahiketa hau luzeegi ikusi dugu, eta gobernuaren aldetik gehiegizko isiltasun eta sekretismoa. Egoera honen aurrean, pasa den asteburuan Gure arrantzaleak askatu plataforma sortu genuen. Plataforma hau, herriaren ahotsa eta kontrainformazio eta presio tresnatzat erabili nahi dugu. Plataforma hau, webguneak ez ezik, Twittereko arrantzaskatu eta Facebookeko Gure Arrantzaleak Askatu taldeek osatzen dute.
Plataforma honek, momentuz, egoerari buruzko informazioa ematen du, Twitterrean #alakrana etiketarekin mugitzen diren mezuak erakusten ditu, eta marinelei zuzendutako elkartasun mezuak bidaltzea ahalbidetzen du. Hurrengo egunetarako funtzionaltasun berriak gehitu nahi dizkiogularik, presioa egiteko tresnak, hain zuzen ere.
Lan honetan ezin gara bakarrik aritu, eta lagundu nahi duen edonork proiektuan parte hartzeak asko lagunduko liguke, batez ere kazetaritzan eta komunikazioan aritua den jendea behar dugu. Dena den, lagundu nahi duen edonoren laguntza asko eskertuko dugu.
Bestalde, asko poztu nau egoera honen aurrean jendeak izan duen jarrerak, bai sarean eta bai kalean. Kalean kontzentrazio eta manifestazio jendetsuak ikusi ditugu herri desberdin askotan, eta sarean, egunero iksuten ditugu Alakranako marineleekiko eta euren familiekiko elkartasun keinuak.
Azkenik, nire elkartasuna eta besarkada bero bat helarazi nahi diet Alakranako marinelei eta euren familiei, egun gogor hauek laster eta ondo bukatuko direlakoan. Eutsi gogor, zuokin gaude eta!!!
























Ez dago iruzkinik momentuz. Izan zaitez sarrera iruzkintzen duen lehena.