Nola bateratu VCF fitxategi ezberdinak



Egilea: Joseba MartosData: 28. 07. 2009Kategoriak: Gidak

Androidarekin jolasean nabilen lehen egun hauetan, buruhauste txiki bat izan dut kontaktuak nire Nokia N70etik HTC Magicera pasatzeko. Kontaktuak Nokia PC Suite (Bai, Windowsean :( ) aplikazioaren bidez atera ditut mobiletik ondoren Google Kontaktuak aplikazioan kargatzeko. Kontua da kontaktu bakoitzeko VCF fitxategi bakarra nuela, eta Google Kontaktuetan fitxategiak banaka igo behar direla.

Arazo konplexua dirudi, baina oso erraz aurkitu dut irtenbidea, askotan irtenbidea dirudiena baino sinpleagoa baita. VCF fitxategi batean kontaktu bat baino gehiago gorde daitezke. Beti bezala, imaginazio pixkat, cat agindua eta berbideratze soil bat erabilita VCF fitxategi guztiak bateratu ditzakegu:

$ cat *.vcf > all.vcf
-->

2 iruzkin “Nola bateratu VCF fitxategi ezberdinak” sarreran

  1. Gaur egin behar dut nik, blackberry batetik Hero berrira. Bihar kontatuko dizut lortu dudan edo ez :P Blackberry suitea instalatu beharko dut windows batean eta!

    Ala txo!

    • Sarrera hau idaztean, Teketenek beste alternatiba bat komentatu zidan Twitter bidez. Baina momentu honetan ez dut gogoratzen zein zen, baina sinpleagoa zen. Berari galdetu beharko diogu.

Iruzkindu

Lortu Gravatar-a

Proiektuak

Flickr

Asel Askatu sinbolo anarkistaAselen aldeko pankarta jartzenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko jaialdiaren kartelaren proiekzioa gasteizen