DrupalCampSpain 2010
Egilea: Joseba MartosData: 26. 02. 2010Kategoriak: Nabarmendutakoak, Topaketak
Horrenbeste denboraz Joomla! CMSa erabiltzen eta bere komunitatean parte hartzen egon ondoren, Drupali aukera bat ematea erabaki dut, CMS honen inguruan hitz zoragarriak entzun bait ditut beti. Gaur bertan hasiko da Bartzelonan DrupalCamparen 10.edizioa, DrupalCampSpain 2010 izenekoa eta ni ere bertan egongo naiz, zylk.net-ek eman didan aukera aprobetxatuz. Oraindik guztia prest ez dudan arren, ideia gehienak eta ordenagailu eramangarria prest ditut, eta plan guztiak ere lotuta, bai Bartzelonako lagunekin, baita Bilbomaticakoekin, hauek bidelagun izango ditudalarik.
DrupalCamp urteroko maiztasunarekin burutzen den ekimena da, Drupalen maiteek Drupalen maitaleentzat eginda. Aurtengoan, 250 garatzaile, diseinatzaile, bezero eta enpresarik gora bilduto ditu, nazional zein internazionalak. Ekimen honek asteburu osoko iraupena du, igande eguerdian bukatzen delarik, eta egitarau potolo eta interesgarria dakarkigu.
DrupalCamp honetako bizipenak zylk.neteko blogean isladatuko ditut, zylk.neti esker noanez, zer gutxiago enpresako blogean idaztea baino?
























Txo kunpai! Asko ikasi eta ikasitako guztia barneratu eta materiala ekarri, nik ere material hori irakurri nahi izango dut. Badakizu zer gertatuko zaigun Bermeora zatozenean ez? Joomla vs. Drupal bat egin behar dugu bion artean, beti ere elkartea eta produktibitatea buruan izanda eta garagardo pare bat eskuetan
Eta gogoratu zure inpresioen inguruan enpresan idazten duzuna elkarteko blogean eta zure blogean ustea. Interes handikoa izango zaigu gerora ere.
Ondo pasa/segi! Eta eman goraintziak Bartzelonako okupa guztiei nire partez, pena bat ezin joatea…
Ba egidxe esan asko ikasten nabil hemen, ia ezetuten dotezen beste batzuk baino habilauek badizen aurkezpen danak bildu eta zabaltzen… Bai, igual flame edo analisi sinple bat ein biarrien Drupal bat instala eta katxarrieten hasten gara hemendik erungote danagaz
Gorantzidxena eindxe dau ia
Zeuk be ondo pasa KKKPietan eta gorantzidxek danari