hack.in#badakigu nickdutnik saioan



Egilea: Joseba MartosData: 21. 10. 2009Kategoriak: Nabarmendutakoak, Orokorrak

Ostiraletan lanetik ordu bietarako ateratzen naizen arren, pasa den ostiralean, aste honetan ematen ari naizen Joomla!ri buruzko ikastaroak prestatzen ari nintzela eta, arratsaldean oraindik lanean nengoen. Arratsaldeko bostak laurden gutxi izango ziren Dabiden deia jaso nuenean bulegoko telefonoan:

- nickdutnikekoak daude hemen elkarteari buruzko saioa grabatzeko. – zioen Dabidek
- Benetan? Elkarteari buruzko saioa grabatu behar al dute?
- Bai. Baina zu ere agertu behar zinela esan diet, beraz, zure zain gaude. Zatoz ziztu bizian.
- Oraintxe bertan noa, lana bukatu, gorde eta berehala noa.

Esandakoa egin eta segituan bertaratu nintzen Bizkaiko parke teknologikora. Grabaketa bertan izan zen, norberak bere lana barrez eta umore onez egin genuen, Factoría Crossmediako jendea oso jatorra iruditu zitzaidan eta grabazioa uste nuena baino askoz dibertigarriagoa izan zen.

Eta honen guztiaren fruitua ikusteko aukera izan dugu nickdutnik saioaren gaurko atalean, hack.in#badakigu informatika elkartea eta soitu.es gunea agertu gara. Gaurko saioari buruz ezkenuen aurrerapenik eman nahi sarean. Saioan elkartearen beraren izaera definitzen dugu, helburuak, lan egiteko modua, proposamenak, eta izenarekin erlazionatutako pasadizua ere, ohar edo deialdi txiki batekin bukatuz :P Hobe izango dut saioari buruz beste ezer esan gabe bideoa ikusteko aukera ematea, beraz, hor doa:

Bideoa espero nuena baino askoz hobea izan da. Zorionik beroenak nickdutnikeko talde osoari, mila esker :)

-->

Iruzkin bakarra “hack.in#badakigu nickdutnik saioan” sarreran

  1. dabid says:

    Egia esan, Joseba, ez dakit muntatu genuen showarekin nola egin duten zerbait horren profesionala :P

    Lan bikaina egiten dute :)

Iruzkindu

Lortu Gravatar-a

Proiektuak

Flickr

Asel Askatu sinbolo anarkistaAselen aldeko pankarta jartzenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko jaialdiaren kartelaren proiekzioa gasteizen