Niri buruz
Joseba Martos da nire izena eta bermiotarra naiz. Ibar Ezkerra Ikastola Politeknikoan Informatika Sistemen Ustiapena ikasi nuen eta sistemen administratzaile gisa egiten dut lan ESLE-ko zylk.net enpresan.
Nire interes nagusia teknologia da, informatika hain zuzen ere, eta beronekin zerikusia duten gaiak, besteak beste, segurtasuna, softwarearen askatasuna, berrikuntza, programazioa, sistemen administrazioa, sareak, topaketak… Teknikoki sareak eta segurtasuna dira nire arlorik gustokoenak, moralki informazioaren askatasuna eta teknikaren sozialiazioa. Informatikatik kanpo, politika, musika, irakurketa, kultura, ekologismoa, itsasoa eta mendia bezalako gaiak atsegin ditut.
Zenbait proiektutan hartu dut parte maila pertsonalean, beste batzuen artean M3 Laborategietan, Busti Irratian, Software librea nahi dugu ekimenean edo ta Software Freedom Dayetan. Momentu honetan proiektu garrantzitsuenak hack.in#badakigu informatika elkartea eta Joomla! Euskaraz dira, hauetan hasiera-hasieratik bait nago.
Nirekin kontaktuan jartzeko kanal ezberdinak erabil daitezke:









