Bit4id DNIe irakurlea



Egilea: Joseba MartosData: 05. 12. 2009Kategoriak: Orokorrak

Datorren astean Bartzelonara noa, Joomla!Dayera. Hegazkinez noa eta NAN-a iraungita nuenez, gaur joan behar nintzen hau jasotzera. Nahiz eta gidabaimenaz identifikatu naiteken, hobe da aurretiaz dokumentazioa prest eramatea, aireportuan izan ditzakegun gaizkiulertuak ekiditeko.

NAN-a egiten ari nintzen bitartean, txartel kriptografikoen irakurleei buruz galdetu diot arreta ematen ari zitzaidan neskari, eta ateratzen nintzenean, atarian zegoen informazio puntura jotzeko esan zidan, eta hala egin nuen. Bertan zegoen neskari irakurle bat eskatu eta hori DNIe-aren informazio puntua zela esan zidan, ea sinadura digitalari buruzko informazioa nahi ote nuen, ezetz esan nion, nik honetan lan egiten dudala. Zylk.neten lan dexente egiten dugu sinadura digitalaren inguruan (Sinadura, ef4ktur, Ziur…). Orduan jasotako informazioari eta sinadura digitalarekin egingo nuenari buruzko inkesta bat bete eta Bit4id enpresaren irakurlea eman zidan.

Ondoren Zylk.netera itzuli nintzen lankideekin irakurlea eta softwarea gainetik ikertzeko. Honi esker César Capillasek Firma4PDF Lite eta Sinadura PDF aplikazoei buruzko konparazio artikulua idatzi du.

Hasiera batean ilusio handia egin zidan GNU/Linuxekin bateragarritasuna adierazten zuen pinguinoa ikusi nuenean kutxan:

Baina paketea hobeto aztertu nuenean, ez zidan inpresio onik egin. Irakurlearekin, CD-a eta gida azkarra datoz. CD-aren edukiak aztertzen hasi naizenean, lau direktorio ikusi ditut: ca, es, eu eta ga. Hara, hizkuntza guztietan dator, pentsatu nuen. Bai ta zera ere! Euskarazko direktorioaren barruan ikusten hasi eta guzti guztia gazteleraz zetorren, dokumentazioa, aplikazioak, baita Adobe Reader aplikazioa ere, nahiz eta honek euskarazko bertsioa duen. Berdina gertatzen da galiziera eta katalanarekin, lotsagarria, baina enuen besterik espero.

Aplikazioen aldetik ere, alde on baino alde txar gehiago ikusi ditut. CD-an honako aplikazioak datoz:

  • Adobe Reader (PDF fitxategiak irakurtzeko eta balioztatzeko aplikazioa)
  • Firma4PDF Lite (PDF fitxategiak sinatzeko aplikazioa)
  • miniLectorStatus (Irakurlea kudeatzeko aplikazioa)
  • TwinDOCS (PDF fitxategiak hodeian kudeatzeko aplikazioa)

Ikusi dezakegunez, software guztia jabeduna edo itxia da. Gainera Adobe Reader ezik, beste software guztia Windows sistemetan soilik erabil daiteke, beraz ez da plataforma anitza. Aplikazio hauek administrazio publikoaren zerbitzuen erabiltzaileentzat egokiak direla uste al duzue? Nik ez. Batez ere Sinadura PDF bezalako aplikazio aske, hizkuntza anitz eta plataforma anitzekoak izanik.

Bestalde, positibo ikusi dut GNU/Linuxerako opensc-dnie kontrolatzaileak CD-an bertan etortzea. Debian 5, Fedora 10 eta Ubuntu 9.04 banaketentzat prestatutako driverrak datoz. Hala ere, beste banaketa denetan erabili ahal izateko pakete orokor baten hutsunea somatu dut. Webgunean berdina, ez dago banaketa denentzat orokorra den paketerik, eta ni momentu honetan Debianen Squeeze adarra erabiltzen ari naiz, beraz, nire sistema eragilearentzat ez dago driver pakete “ofizialik”.

Sarrera hau umore pixkatekin bukatzeko, hona hemen gida azkarrarean aurkitutako perlatxoa:

Saiatu zarete inoiz hor dakarrena egiten? Jajajaja.

-->

Ez dago iruzkinik momentuz. Izan zaitez sarrera iruzkintzen duen lehena.

Iruzkindu

Lortu Gravatar-a

Proiektuak

Flickr

Asel Askatu sinbolo anarkistaAselen aldeko pankarta jartzenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko jaialdiaren kartelaren proiekzioa gasteizen