TBTweetdutnik



Egilea: Joseba MartosData: 03. 07. 2009Kategoriak: Orokorrak

Sare sozialak geroz eta hedatuago daude internetean. Hauen artean ezagunenetariko bat Twitter izeneko mikroblogging plataforma da.

Gai hauek eta interneten inguruko kulturari buruzko beste hainbat erakusten ditu ETB3-ko nickdutnik telebista saioak. Saio batzuk pasatu dira jada apirilaren 22an lehendabiziko saioa telebistaratu zenetik. Baina aste honetako saioak zerbait berezia izan du, batez ere programa hasiera batetik jarraitzen dugunontzat.

Programaren lehenengo saioa eman aurretik, hasierako zurrumurruak entzuten ziren honen inguruan. Programa berri honi buruzko abisteak hedabideetan agertu ziren. Hau dela eta, programa honetan interesa genuen lagun batzuk batu ginen, eta lehenengo saiotik hasita programa bera Twitter bidez komentatzen genuen telebistan aurrera zijoan bitartean. Programa bukatuta ere solasaldi honek aurrera jarraitzen zuen.NickDutNik programaren bannerra

Enaz gogoratzen zein saiotan izan zen, baina Twitter bidezko solasaldi hauetariko batean, norbaitek hurrengo ideia bota zuen: “Primerakoa izango litzateke programak irauten duen bitartean izaten ditugun elkarrizketa hauek saioan bertan denbora errealean agertuko balira”. Esana eta egina. Factoría Crossmedia eta ETB3-ren elkarlanari esker, asteazken honetako saioan (uztailaren lehena) Twitter bidez #nickdutnik etiketarekin idazten genituen Tweet-ak telebistan agertzen ziren bidali eta denbora gutxira, beste saio batzutan SMS bidez egin ohi den bezala. Froga pilotu bat izan da, baina txikikeria batzuk alde batera utziz gero, froga arrakastatsua izan dela esan dezakegu.

Esperientzia oso positiboa izan zen guztiontzat. Hona hemen zifra batzuk:

  • Saioan zehar (25 minutu) 300 tweet inguru jaso ziren.
  • Hauen %30-a erakutsi ziren telebistan.
  • 160 erabiltzaile ezberdinek idatzi zuten.
  • 1 eta 10 tweet bitartean bidali ziren erabiltzaileko.
  • Erabiltzaileen abatarrak agertzen ziren.
  • Momentu batzuetan sistema kolapsatu zen.
  • Batzutan arazoak egon ziren abatarrekin.
  • Batzutan izen, abatar zein mezuak nahasten ziren.
  • Twiterreko nickdutnik erabiltzaileak 45 lagun gehitu zituen.

Informazio gehiago jasotzeko Rubén Sánchezek Factoría Crossmediako wegunean idatzitako “Twitter en Televisión, ¡ Mira mamá mi twitter sale en la tele !” izeneko artikulua irakur dezakegu.

Hona hemen 2009/07/23 datadun Twitter eta ETB 3 kanaleko nickdutnik saioaren arteko integrazioari buruzko albistea.

Hemen daukagu burututako frogaren “Making off”aren (beharbada “Testing off”) bideoa.

-->

Ez dago iruzkinik momentuz. Izan zaitez sarrera iruzkintzen duen lehena.

Iruzkindu

Lortu Gravatar-a

Proiektuak

Flickr

Asel Askatu sinbolo anarkistaAselen aldeko pankarta jartzenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko jaialdiaren kartelaren proiekzioa gasteizen