DrupalCampSpain 2010eko lehen eguna



Egilea: Joseba MartosData: 26. 02. 2010Kategoriak: Topaketak

Hasi da DrupalCampSpain 2010. Goizean goiz abiatu gara bartzelonara, heldutakoan, Cornellá de Llobregateko Citilaberantz abiatu gara, hemen burutzen baita Drupal Campa. Berrikuntza sozial eta digitalari zuzendutako zentrua da Citilab, ondo hornitua eta diseinu modernoduna. Harreran izena eman eta tartetxo batez ingurua ezagutzen egon eta gero, lehendabiziko saioa hasi da, aurkezpena hain zuzen ere. Drupal Campari buruzko aurkezpen orokorra izan da, baina modu atsegin eta josatagarrian eginikoa. Hasieran antolakuntzak bere burua ezagutzera eman du, eta gero gu ezagutzen aritu dira, partehartzaileok, nondik gentozen eta Drupalen erabilerarekiko genuen profila jakin guran. Bukaeran Drupal Campa zer den eta Citilaba nola erabiltzen den azaldu ziguten, baita BOFak ere. Hasiera labur, arin eta jostagarria izan da.

Ondoren, bazkaltzera joan gara, eta itzultzerakoan, lehendabiziko saiora joan gara Spaces/Context/Features/Purl. Qué es y cómo se come? izenekoa, Alt Pirineuko herrientzat sortutako sare sozial baten Drupal eta Spaces, Context, Features eta Purl moduluen bidezko integrazioari buruzkoa. Spaces bidez taldeak sortzen eta dira, eta hauetariko bakoitza herri batentzat da, espazioen arteko estekak eta URLak Purl moduluaren bidez kudeatzen dira. Features erabiliz espazio hauetan aplikatu daitezken funtzionaltasun ezberdinak garatzen dira. Michael Loughlinek azaldu zigunez, Conext moduluak ez du protagonismo handirik hartzen. Partehartzaile baten ikuspuntuarekin bat egiten dut, nork inplementazio honen konplexutasuna azpimarratzen zuen, baina hizlariak erantzun duen moduan, modulu hauen arteko konbinazio hau Drupalen gabezi hau inplementatzeko beste modu bat da, eta denborarekin hobetzen eta bere erabilera errazten joango da.

Saioa amaituta, eta hurrengoa asi aurretik, aukera bi genituen: LaFarga.cat y punttic.cat. Drupal en la Generalitat de Catalunya keynotea edo ta Drupal eta sakeleko telefonoei buruzko BOFa. BOFera joan ginen, honetan, SMS eta MMS (irudiak, bideoak eta audioak) mezuak Drupalera bidaltzeko modua azaldu digute, hauek telefono zenbaki batetara bidaltzen dira eta zenbaki hau posta helbide batetara berbideratuta dago, Drupal mezu hauekin elikatzen da eta eduki bezala erakusten ditu. Proiektu honen izena VozMob da eta bere kode ta elkarlaneko tresna guztiak eskuragarri daude.

BOFa bukatuta, kafe, zuku eta pasten ordua heldu da :) Ondoren azkenego saiora joan ginen, ni Como cumplir la LOPD con Drupal saiora joan naiz. Gure Drupalak LOPDa errespeta dezan (halere badirudi bere osotasunean errespetatzea ez dela batere erraza) eta datuen fitxategia AEPDan altan emateko jarraitu beharreko urratsak azaldu dizkigute, praktika zuzen eta oker batzuekin batera. Saioak aurreikusitako denbora baino gehiago behar zuenez, honentzat BOF bat egitea erabaki genuen.  Honetan, Robinson zerrendei eta erabiltzaileen osasun datuak gure Drupalarekin maneiatzean izan beharreko kontu eta arretari buruz hitz egin genuen, beste gai batzuen artean.

Ondorio moduan, lehendabiziko egun hau komunitatearen boterearen, taldelanaren eta koordinaketaren erakustaldia izan da. Saioak, gutxienez nik ikusitakoak, maila onekoak eta kalitate hobekoak izan dira. Partehartzaileak oso aktibo eta interesatuta agertu dira, hizlariak berak aurkezpena bukatu aurretik ere galderak eginez.

Bidalketa hau bukatzeko, drupal.cat eta bolondresen taldeari egiten ari diren lan guztia esketu nahi nieke, bai hallean, koordinaketa lanetan edo ta saioak grabatzen eta stregaming bidez internetetik zuzenean igortzen, gela bakoitzarentzat kanal ezberdin bat dagoelarik.

-->

Ez dago iruzkinik momentuz. Izan zaitez sarrera iruzkintzen duen lehena.

Iruzkindu

Lortu Gravatar-a

Proiektuak

Flickr

Asel Askatu sinbolo anarkistaAselen aldeko pankarta jartzenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko jaialdiaren kartelaren proiekzioa gasteizen