Euskadi Invest jardunaldia



Egilea: Joseba MartosData: 23. 04. 2009Kategoriak: Topaketak

Kasualitatez, atzo Euskadi Invest jardunaldian izan nintzen, baina ez ponentzia edo programatutako ekimenetan, baizik eta background mode bezala. ESLE elkartearen stand-ean Sinadura aplikazioa prestatzen jendeak frogatu zezan. Bertan, Feel ezagutzeko aukera izan nuen, aspaldiko lagun dudan Caedes-en lagunmina dena, biak Grupo Ikusnetekoak, gure inguruko informatika ekimen, kolektibo eta lagun amankomunei buruz aritu ginen luzaro. Blender-ekin gauza harrigarriak egin zituen, ESLE elkarteari buruzko 3D aurkezpen bikaina egin zuen, ta gainera denbora errealean sortzen zena, beraz, momentuan bertan aldatu nahi izan ezkero, hori egiteko aukera zegoen. Feel, M3 laborategiekin elkarlanean aritzeko asmoarekin dabil, beraz, laster izango dugu bere berri. Ekipo bat Sinadura instalatzeko prestatzen nenbilen artean, Solid Rock IT enpresako kide bat etorri zen bere Acer Aspire One ultraeramangarria gordetzeko eskatzera, eta hark eman zigun Linux4one distribuzioaren berri, Acer Aspire One makinarentzat bereziki sortutako GNU/Linux distribuzioari buruz.

Sinadura aplikazioaren logotipoaSinadura prest genuen, eta bideoarekin lanean genbiltzala, jende gehiago gerturatu zen gugana, eta Sinaduraren bideotutorialak eta Grupo Ikusnet taldearen proiektu batzuk erakutsi genizkien, azken hauek oso interesgarriak. Formakuntzara zuzendutako mundu birtualak ziren, hauetako batean, tren baten mantenimendua nola egiten zen ikusteko aukera izan genuen modu interaktiboan. Zehazki, faroen bonbilak nola aldatu ikusi genuen, prozeduran bertan desmuntatze eta muntatze prozesu osoa agertzen zen, eta desmuntatutako piezaren batean klik eginez gero berari buruzko informazioa agertzen zen (pieza mota, fabrikatzailearen erreferentzia…). Imaginatzekoa da tresna hau internet bidezko datubase batetara konektatuz gero lor daiteken informazioa: hornitzaileak, salneurriak, stock-a… pieza erosteko aukera ere emango liguke. Azkenik, Big Buck Bunny ezagutu genuen. Zer den jakin nahi? Pista bat: Elephants Dream gogoratzen?

Esperientzia hauen guztien ondoren, beste batzuen artean noski, bazkaltzeko ordua iritsi zen. Gaminiz jatetxea helmuga genuela, bazkaltzera abiatu ginen eta primerako otordua burutu genuen, gure mahaian, Irontec enpresako Gorka eta Iker, ESI fundazioko Araceli, Ciara eta Elena, Grupo Ikusnet taldeko Feel eta Zylk.net enpresatik ni neu geunden. Otordu oparoa eta elkarrizketa atseginak izan genituen.

Bazkaldu ondoren, kafetxo bat hartu nuen konpainia onean eta bulegora itzuli nintzen, bulegoko lana bulegoko lana da, eta hau gainera premiazkoa zen.

Jardunaldian denbora laburrez izan naizen arren, eguna oso produktiboa iruditu zait, asko ikasi eta lagun berriak egin ditut, goraintziak eman nahi dizkiot ESIren eraikineko kamareroari, konpainia ederra egin eta ezinhobeto zaindu gintuelako background mode bezala lanean aritu ginen bitartean. Ze onak zukutxo hoiek ;)

Badakit bidalketa honetan ez dudala Sinadura buruzko gauza handirik esan, baina iritsiko da horretarako momentua ere.

-->

Ez dago iruzkinik momentuz. Izan zaitez sarrera iruzkintzen duen lehena.

Iruzkindu

Lortu Gravatar-a

Proiektuak

Flickr

Asel Askatu sinbolo anarkistaAselen aldeko pankarta jartzenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko jaialdiaren kartelaren proiekzioa gasteizen