Gauzen Internet
Egilea: Joseba MartosData: 30. 03. 2009Kategoriak: Topaketak
Izenburu “arraro” hau ikusita bat baino gehiago hasiko zen pentsatzen ea ze demontre ote den gauzen internet hori. Honetarako, hasieratik hastea baino hoberik ez dago. Internetak eskaintzen digun abantailik garrantzitsuenetarikoa ordenagailu bitartezko komunikazioa da. Orain imaginatu tresnak direla euren artean eta euren kabuz soilik komunikatzen direnak, eta ez pertsonak bakarrik, hasiera batean badirudi hori filmetako kontua dela, baina ez gaude horren urruti, interneteko trafikoaren %12a honela sortzen bait da.
Ta ze motako gailuak dira euren artean komunikatzen direnak? Nola komunikatzen dira? Ze nolako abantailak eskeintzen dizkigute? Ze eragin dute gure pribatutasunarengan? Galdera hauek eta gehiago planteatu eta eurei buruz hausnartu genuen Gauzen Internet I. bilkura, Gauzen Internet Kolaborategiaren eskutik. Gai interesgarri honi buruzko informazioa nahi izan ezkero kolaborategiaren webgunean aurki daiteke.
























Ez dago iruzkinik momentuz. Izan zaitez sarrera iruzkintzen duen lehena.