KKKKP404: Korrika, Kontuak, Kopa, Kafea eta Puruakin eta 404 Kontzentrazioa



Egilea: Joseba MartosData: 15. 04. 2009Kategoriak: Topaketak

Berandu komentatzen dot baina komentatzeko moduko eguna izan zen hura. Aldarrikapen eta teknikaz betetako eguna.

Lehendabizi Korrika, Bermiotik berandu abiatu eta Portugaletera iritsi ginen, Korrika gure herritik lanorduetan pasa zenez, Ibar Ezkerra Ikastola Politeknikoak Portugaleten erositako kilometroan parte hartzea erabaki genuen, goizeko 6ak pasatxo izango zen Korrika Errepelega auzora heldu zenean, ta han abiatu ginen guztiok, ikasle, irakasle zein ikasle ohi Euskararen alde Korrikan. Azpimarragarria izan zen Korrikak izan zuen partehartze nabarmena, nik espero nuena baino askozaz handiagoa. Zorionik beroenak Portugalete eta Ezkerraldean euskararen alde lanean zabiltzatenoi, giro aparta eta bultzada nabarmena lortu dugulako.

Ondoren kafetxo bat hartu, Bilbotik bueltatxo bat eman eta Kukutza III gaztetxera joan ginen. Hor hasi zen KKKP-a lehendabizi GISA elkartean lanean ari diren kideen aportazioekin. Hasteko Shagi izan genuen, scripten aztia izango bailitzan scriptak era egokian eta tresna desberdinen bitartez sortzen erakutsi zigun. Ondoren, Pisonik, inprimaketa trikimailu ezberdinak erakutsiz komando-lerroko aplikazioen bidez, dokumentuak liburuxka formatuan nola inprimatu erakutsi zigun, gero hauek adibidez hari baten bitartez josi ta honela liburu txiki bat lortzeko papera aurreztuz, edo ta nola zatitu PDF fitxategi bat, adibidez orrialde pila dituen dokumentu bat ale desberdinez osotutako liburuxketan banatzeko. Azkenik, Mar-ek, bazkalordurarteko gosea firkitasunaren historiaz asetu zigun, aspaldiko frikietaz eta hauen zaletasun “arraro”etaz hitzeginez.

Bazkalordua heldu zen, eta hara, nor eta gure lagun Xabi agertu zitzaigun Bilboko Errekalde auzo honetan, guztiok taldean bildu eta gutxinaka Izarbeltz Ateneoranzko norabidea jarraitu genuen. Jakinmina momentuz asetu genuen, baina elikagaien gosea ez da jakinminez asetzen. Ateneoan, 2007-ko Hackelarre Hackmeeting-ean ere tripa ugari bete zituzten sukaldariek oso ondo jakin zuten nola bete hondo gabeko tripazulo hauek primeran sukaldatutako jaki paregabeekin ateneoko jantoki beganoan. Ah! Ta merke merke, platerak euro bana balio du.

Heldu zen garaia berriz lanari ekiteko, oraingoan Ikerrek erakutsiko zigun CNC minifresagailu bat nola sortu, punta puntako ingeniaritza maisulana da. Ziur nago enazela Ikerren jakintzarekin zur eta lur gelditu den bakarra. Ezin izan nuen tailer osoa jarraitu, 404 Kontzentrazioa burutzeko pankarta eta kartelak egin behar zirelako, baina duda barik primeran egon zen. Pankarta eta kartelak egiterakoan, argazkietan ikusten den moduan, laguntza handia izan zen Mar-en esku fina marrazkietarako.

Honekin bukatu genuen KKKP-a, eta kontzentrazioaren ordua iristen ari zen, Dabid eta biok oraindik lehortu gabeko pankartarekin ibili ginen bilbo guztitik, kide baten bila joan behar ginelako kontzentraziorako, SGAE-ren bilboko egoitzara heldu arte. Pankarta zabaldu, eta bertan batutako guztiak aritu ginen P2P-aren aldeko kontsignak oihukatzen, musika askea deskargatzen, argazkiak ateratzen, kaleko jendeari informazioa zabaltzen, eta abar. “Molina Pírate” bezalako oihuak ere entzun ziren kontzentrazioan.

Egun luzea, aldarrikapen eta jakituria askez betea, eta batez ere, dibertigarria, zer gehiago nahi?

Hona hemen 404 kontzentrazioko argazki bat Isaac Hacksimoven eskutik:

404 Kontzentrazioko argazki batArgazki gehiago Flickreko 404 Kontzentrazioa albumean.

-->

2 iruzkin “KKKKP404: Korrika, Kontuak, Kopa, Kafea eta Puruakin eta 404 Kontzentrazioa” sarreran

  1. Pankartako bihotza zen lehortu gabe zegoena beraz ezin tolestu eta bihotz guztia Bilbotik zehar gora behera… Imajina ezazue koadroa…

    Bai tira, jostagarria izan zen :)

  2. admin says:

    Iaia, jendea saihesten, gorriz ez margotzeko, ta guztiak guri begira, ea nora gindoazan bihotz gorri eta handi bat zuen pankarta harekin, jajajajajajajaja.

Iruzkindu

Lortu Gravatar-a

Proiektuak

Flickr

Asel Askatu sinbolo anarkistaAselen aldeko pankarta jartzenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko hitzaldia gasteizenAselen aldeko jaialdiaren kartelaren proiekzioa gasteizen